Auto bat jausi da errekara Arrasaten, San Andres auzoan, Etxaluze zaharren etxetik parean, 11:25ak aldera. Lekukoek adierazi dutenez, bi lagun zihoazen autoan. Bat onik atera dute eta bestea erreanimatzen zebiltzan osasun zerbitzuak. Udaltzainak, suhiltzaileak, ertzainak eta anbulantziak berehala gerturatu dira istripuaren tokira. Baita hainbat herritar ere.
2014 abe 27 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.