Santamas eguneko ospakizunen barruan, herri kirol erakustaldia izan da eguerdian Zaldibar frontoian. Kirolariak aizkoran, trontzan edota harri jasotzen aritu dira eta jende asko joan da euren saioaz gozatzera. Bertan izan da Imanol Perurena harri jasotzaile ezaguna ere; gaurkoan ez da etorri, ordea, erakustaldia egitera, omenaldia jasotzera baizik. Santamas komisioak omendu du, 35 urtetan hutsik egin gabe gurera etortzeagatik.
Pozik jaso du aitortza Perurenak eta esker hitzak izan ditu berak ere komisioarentzat, urte luze horietan berarekin gogoratu eta festan parte hartzeko gonbitea egiteagatik.