Hiru talde, 30 bat lagun eta ondo pasatzeko gogo asko. Horrela hasi da santamasetako kuadrillen arteko norgehiagoka. Arbitroak jokoei hasiera eman bezain pronto, agertu da lehiatzeko gogoa eta Euskal Herrian Euskaraz eta Arrasateko Gaztetxea taldeek gogoz saiatu diren arren, santamas komisiokoek irabazi dute txapelketa.
Taldeek lokotxak, harria jaso, zaku karrera, txingak eta trontzan egin behar izan dute. Komisiokoek birritan irabazi eta gero, lehen txapela lortu dute, kasu honetan urdaiazpikoa. Lehiaketa baino ondo pasatzeko aitzakia bat izan denez, irabazleek, irabazitako urdaiazpikoa gainerako taldeekin jango dutela esan dute.