Andrea Navarrok eskuratu du 100 euroko azken erosketa txartela

Jon Berezibar 2014ko abe. 11a, 09:52
Andrea Navarro, irabazlea, eta Aintzane Lasa, udaletxeko ordezkaria.

Hari egokitu zaio Badago gauza zailagorik lehiaketako azken saria eta 100 euroko erosketa txartela atzo jaso zuen Aintzane Lasa udal-ordezkariaren eskutik. Azken sari horrekin, guztira 1.000 euro banatu ditugu saritan. Urri amaieran Arrasateko plazan Denis Josselin funanbulistaren ikuskizunarekin hasi zuten kanpaina Arrasateko Euskalgintzak eta Udalak. Euskaraz ez egiteko ohitura aldatzea baino gauza zailagorik badela erakustea bilatzen zuena. Jolas horretan jarri ditugu hamaika herritar azken asteetan kalean eta erantzuna bikaina izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak