San Andresko 500 auzotar elkartu dira hondakinen inguruko informazioa jasotzeko

Hondakinen mahaiak San Andresko auzotarrei zuzenduta  atzo egin zituen bi hitzaldietan 500 bat lagun elkartu ziren. Herritarrek interes handia erakutsi zuten hondakinak nola sailkatu behar diren eta edukiontzi berrien erabileraren inguruko azalpenak entzuterakoan. Musakolako eta Santamainako hitzaldietan erakutsitako interesa berretsi zuten, modu horretan, herritarrek. Hurrengo bilera abenduaren 2an izango da, Santamainan.

Hurrengo hitzaldiak

Hondakinen inguruko informazio kanpainak erantzun ona jaso du herritarren aldetik. Atzo San Andresko bizilagunei zuzendutako bi hitzaldietan, 500 bat lagun elkartu ziren.

Hauek dira datozen egunetan egingo diren hitzaldiak auzoz-auzo:

Santamaina

Abenduaren 2an, martitzena, Toki Argi jubilatu etxean, 18:30ean (gazteleraz).

Erdialdea

Abenduaren 3an, eguaztena, Kulturaten, 18:00etan euskaraz eta 19:30ean gazteleraz.

Uribarri-Erguin

Abenduaren 10ean, eguaztena, Arizmendi-Arimazubi ikastolan, 18:00etan euskaraz eta 19:30ean gazteleraz.

Bulego ibiltaria

Bestalde, informazio bulego ibiltaria aste honetan zehar Santamainako auzo alkatetzan  egongo da. Herritarrek hondakinen sailkapenaren edo gaikako edukiontzien erabileraren inguruan dituzten zalantzak argitu ahal izango dute.

Gainera, informazio bulegoan etxebizitza bakoitzari errefusarentzako ontzi grisa, hondakin organikoarentzako ontzi marroia, edukiontziak zabaltzeko txartela, poltsa konpostagarriak, hondakinen sailkapenerako gida eta hiztegia banatuko zaizkie.

Material banaketa

Informazio bulegoa eta materialaren banaketa lokal eta ordutegi berean izango dira auzo guztietan: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Datorren astean San Andresen izango da informazio bulegoa, Etxaluzeko beheko solairuko egongelan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.