Pobreziari buruzko UNESCO eta Nazio Batuen txostena aurkeztuko dute bihar Garaian

Jon Berezibar 2014ko aza. 18a, 15:31

Aurtengo UNESCOren eta Nazio Batuen Garapenerako Programak gauzatutako txostena mugarria izan da mundu osoko herrialdeak kokatu baititu hezkuntza, osasungintza eta diru-sarreren arabera. Doakoa izango da saioa baina, leku mugatuak daudenez, antolatzaileek izena aurrez emateko eskatu dute.

UNESCO Etxearen txostenak agerian jarri du 2.200 milioi pertsona pobreak direla edo pobreziaren mugan daudela.  Horri aurre egiteko, oinarrizko zerbitzu sozialen prestazio unibertsala eta gizarte-babesaren eta enplegu betearen inguruko politika irmoak proposatzen ditu txostenak, eta agerian jartzen du berariazko politiken eta beste gizarte-arau batzuen bitartez soilik lortuko dela bidezko giza garapen iraunkorra. Txosten hori gizarteratuko dute bihar, euskaraz ere badagoena, lehen aldiz.

Ekitaldia

Aurkezpen ofizialean honako hauek hartuko dute parte: Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak; horrelako txotenak euskaraz edukitzearen eta arazo horiek erkidego bakoitzeko hizkuntzan jorratzearen garrantziaren inguruan hitz egingo du. Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko errektore-ordeak; txosten ofizialaren aurkezpen-ekitaldiko anfitrioia eta moderatzailea izango da. Maider Marañak, UNESCO Etxearen programen koordinatzaileak; txostena aurkezteaz eta munduko pobrezia-egoerari buruz hitz egiteaz arduratuko da. Eta azkenik, Leire Uriartek, Mondragon Unibertsitateko kooperazioaren arloko eta “Ekonomia Solidarioa” Masterreko irakasleak; gogoeta egingo du txostenaren alderdi garrantzitsuenen eta alderdi zehatzen inguruan.

Ekitaldirako  sarrera doakoa izango da, baina, eserleku-kopurua mugatua denez, aurrez izena ematea eskatu dute antolatzaileek, 944 276 432 telefonora deituz, edo on-line izena emateko orriaren bidez edo helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: n.viota@unescoetxea.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak