Arrasateko parrokiako San Juanen irudia berriro kaltetu dute

Josu Basterra 2014ko aza. 4a, 16:16

Irudiari kartel bat jarri diote: "San Juan edo Santa Juana" irakur daiteke bertan.

Domu Santu eguneko goizaldean eraso egin zioten Arrasateko parrokiako San Juanen irudiari. Bada, horren gainean aritu ondoren, Arrasateko Udaleko Bildu, Aralar eta PSE-EE taldeek "haserrea" erakutsi eta horrelako ekintzak "gaitzesten" dituztela adierazi dute, eraso horiek "herritar batzuen sentimenduak mintzen" dituztelako eta "elkarbizitza eta errespetuaren aurka" doazelako.

Ez da lehenengo aldia arkupeko ateburuan dagoen San Juan Bataiatzailearen irudiari eraso egiten diotena. Abuztuan, 200 urtetik gora dituen irudi horri beso bat eta makila kendu zioten, eta baita bildotsa ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak