Oraingoz, apurketatik berreskuratu ahal izan duten pieza bakarra bildotsa da – herritar batek aurkitu du goizean Arbolapetan – eta horri ere hankak, belarriak, muturra eta buztana falta zaizkio. Udaleko Babes Zibileko arduradun Jose Luis Etxebarriak eskatu du inork falta diren zatiak aurkituz gero udaletxera deitu (943 25 20 00) eta zuzenean beregatik galdetzeko.
Arrasatear guztientzako galera
Horazio Argarate Arrasateko parrokoak penatuta, "betiko kontua" dela adierazi dio Goienari, ezintasunez. Elizaren aurkako erasoak ohikoak direla dio apaizak eta sarri aurkitzen dutela atarian txiza ala pintadak. Figurak 200 urtetik gora dituela azaldu du Argaratek eta "balio erlijiosoaz harago, Arrasatear guztien ondarea" dela apurtu dena, "mendeetakoa" eta, "galera arrasatear guztiena" dela, atzera itzulera bakoa. Parrokoak gogorarazi du figurak balio berezia duela udako solstizioan eguzkiaren izpiek egiten duten jokoa dela-eta eta herriarentzako balio handikoa dela.