Erroitzeneak kanpainaren arrazoia azaldu zuen; azpimarratu zuen oinez edo bizikletaz ibiltzeak dituen onurak, osasunerako ez ezik, ingurumenean eta hirigunean ere. Gaineratu zuen gure herriak distantzia aldetik dituen ezaugarriengatik, "erraz" dugula laneko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egiteko: "Lanerako distantzia gehienak autoa hartu barik erraz eta modu seguruan egin ditzakegu". Haren arabera, mugikortasun eredu berri batera jo behar dugula eta Lanera bizikletan kanpaina dela bide horretan egiten ari diren ekintzetako bat.
Ekarpen eta iradokizun "asko"
Udalak ere aurkeztu zuen kanpaina horrekin lotuta zuzenean egiten dabilen lana eta etorkizunerako zeintzuk diren asmoak. Besteak beste, bizikletaren erabilera sustatzeko egiten ari diren hainbat ekintzen berri eman zuten eta era berean, aurkeztu ziren udalerrian eginak dauden eta egiteko dauden bizikleta bideak.Izan ere, Bizikleta Mahaia osatu dute Arrasaten.
Atzoko aurkezpenean izan ziren Udaleko ordezkariak oso balorazio positiboa egin dute: “Herritarrek interesa eta gogoa erakutsi dute bizikletaren erabilera Arrasaten sustatzeko. Aurkezpenera etorri zirenen aldetik galdera, ekarpen eta iradokizun asko egon zen, dena jarrera positiboan eta gauzak aurrera joan daitezen bultzatzeko eskaerekin”.