Mahaiaren lehen lana Etxaluze eta Musakola arteko bide alternatibak aztertzea da. Eta horretan hasi ziren atzo, lehenengo bileran: Kulturateko klaustroetan eta Udaleko webgunean proiektuari buruz jasotako iritzien arabera, trazaturik gustukoena zein zen aztertu zuten lehendabizi, gero horixe oinarri izan dadin gaiari buruz hitz egiteko.
Proiektua Bizikleta Mahaiarekin batera idatzi
Hurrengo bileran lau taldeak elkartuko dira eta tramu bakoitzaren inguruan egindako ekarpenak eztabaidatuko dituzte Bizikleta mahaian. Helburua da guztien artean proposamen bateratu bat ateratzea “Etxaluze-Musakola” bizikleta biderako. Gero proposamen hori Udalari aurkeztuko zaio haren gainean erabaki dezan. Horren ostean, proiektua idazteko garaia helduko da.