Testuak eta kantak tartekatzen joango dira eta aipatutako deklamatuko diren testuak Jose Luis Otamendi, Gabriel Aresti, Vladimir Maiakovsk, Angelica Liddell eta Alejandra Pizarnik poeta famatuenak izango dira. Munduaren Neurria antzezlanaren bizkarrezurra Zauri Bolodia izeneko pertsonaia da. "Asmatutako izena da pertsonaiarena, performancean azaldu edo antzemango da argi izen honen zergatia zein den" azaldu du Ruedak.
Ikuskizuna Gabriel Arestiren poema batetik abiatzen da eta munduaren neurria norberarengan topatzen saiatuko dira Rueda eta Guillan, jendearen egunerokoan. Ideia horretatik abiatuta mundua eta norberaren arteko harremanean murgilduko dira protagonistak.
Helburua honakoa da: “mundua” bezalako hitz handi edo potoloen itzalean dauden errealitate xumeak, istorio txikietan dauden borroka handiak azaleratzea.
Aipatzekoa da ere, ez dela Rueda eta Guillan elkarlanean dabiltzan lehenengo aldia; izan ere, aipatzekoa da azken bi urteetan biak lanean jardun direla Gabrielen Lekua izeneko sentikari ezagunean Zenbat Gara eta Gabriel Aresti kultura elkarteen enkarguz.
Donostia 2016rako egina
Rueda musikagileak dioskunez, Munduaren Neurria ikuskizuna Donostia 2016k Artejira jaialdirako eskatu zien egitea, formatu txiki batean, baina: ordu erdi inguruko emanaldi batean, alegia. Beraz, hemendik abiatuta, hau berau landu eta iraupen luzeagoko ikuskizuna sortu zuten, 70 minutu ingurukoa. Honenbestez, azken emaitza luzeago hau izango da gaur arratsaldean Kulturaten estreinatuko dena, lehendabizikoz.