Benito Menni Fundazioaren kooperazio lana gertutik azalduko dute bihar Kulturaten

Jon Berezibar 2014ko urr. 22a, 17:23

Txirotutako herrialdeekiko sentsibilizazio astean dihardute Benito Menni Fundazioko kideek. Bihar, eguena, fundazioak egiten duen lanari buruzko berbaldia egingo dute Kulturaten 18:30ean euren lana gertutik azaltzeko asmoarekin.

Giza garapenerako kooperaziorako gobernuz kanpoko erakundea da Benito Menni Fundazioa, Jesusen Bihotz Santuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioak sustatua. Arrasateko Aita Menni ospitalea da kongregazioaren zentroetako bat. Buruko gaitzak dira espezializazioa eta garatzen dituzten proiektuen ardatz nagusia ere hori da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak