Urriaren 10ean, egubakoitza (Amaia antzokia) 20:00etan (7 €)
Sam Roberts Band (Kanada) + Malenkonia (Oñati)
SAM ROBERTS BAND da Kanadan panorama alternatiboaren inguruan dagoen erreferentziarik interesgarrienetako bat. Lau disko eta hainbat EP atera eta gero, Sam Roberts-ek "Low Fantasy" argitaratu du aurten, bere bosgarren erreferentzia, oraingo honetan aurreko lanean baino soinu rokeroagoaz, baina eklektizismoari eutsiz,izan ere, funk, house, elektro elementuak eta afrikar musika ere sartu ditu lan horretan. Gainera, “Low Fantasy”k zuzenean diharduen banda indartsu baten amorrua eta dinamismoa bereganatzen ditu, musikaren izen handiekin jo du, The Rolling Stones edo AC/DC, eta argi dago balio segurua dela eszenatoki gainean.
Urriaren 12an, domeka (Amaia antzokia) 19:30ean, (12 €)
ANTZERKIA
Distancia 7 minutos
Taldea: Titzina
Kronologikoki batera geratu zen Curiosity espazio errobota bidali eta lurra hartzea eta, Felix, epaile gazte bat, behartuta egongo da bere etxea laga, etxea termitez jota baitzegoen, eta egun batzuetan aita eta amaren etxera joaten. Epaileak, jakina, epaiketak izaten ditu eta aitarekin bizi denez, justizia, zoriona edo halabeharra moduko funtsezko gaiak aterako dira haien jardunetan.
Urriaren 25ean, zapatua (Amaia antzokia) 17:00etan (5 €, euskaraz)
HAUR ANTZERKIA
Opera Abeslaria
Taldea: Deabru Beltzak
August Strindberg autorearen Tabako lehortegiko sekretuak ipuinean oinarriturik, Hannah opera abeslari baten arrakasta eta hondamendia kontatzen du. Era ludikoan eta entretenigarrian, publikoaren operarenganako hurbilketa bat errazten du, hala nola harrokeriaren inguruko hausnarketa proposatu. Hori dena musika eta antzerkia ederki uztartzen dituen ikuskizun batean, ñabarduraz beteriko errepertorio musikal aberatsa eskaintzen duena. Idoia Somoza Vegas sopranoak, Katrin Schlegel aktoreak eta Marta Galleguillos piano-jotzaileak kontatzen eta kantatzen digute istorio hau, antzerkia dena, ipuina dena, musika dena.
Urriaren 30ean, eguena (Amaia antzokia) 20:00etan OPERA
Don Giovanni
Taldea: Opera 2001
Antolatzailea: Ozenki taldea
El libertino castigado o Don Juan drama barregarri bat da, bi ekitalditan egina, Wolfgang Amadeus Mozart-en musikaz eta italieraz Lorenzo da Ponteren libretoaz, Antonio de Zamoraren lanean oinarriturik. KV 527 zenbakia darama. Pragako antzokian egin zuen estreinaldia (orain estatuko antzokia izena du) 1787ko urriaren 29an. Da Ponte-ren libretoa askok kontsideratu zuen bere garaian dramma giocoso (drama barregarria), ekintza komikoa eta serioa adierazten dituen terminoa. Mozartek “opera buffa” gisara sartu zuen obra bere katalogoan. Nahiz eta askotan komiko sailkatu duten, komedia, melodrama eta naturaz gaindiko elementuak nahasten ditu.
Azaroaren 2an, domeka (Amaia antzokia) 19:30ean, (12 €, euskaraz)
ANTZERKIA
Happy End
Taldea: Vaiven
HappyEnd, suizidei, elkarri lagunduaz, euren xedea betetzen laguntzen dien isilpeko elkarte bat da. Beste kide bati bere buruaz beste egiten lagunduz gero, HappyEndek zin egiten die euren momentua iritsitakoan helburua betetzen lagunduko dien norbait izango dutela aldamenean. Elkartea krisiaren gerizpean loratu da, baina azkenaldian, kimu berdeak eta baikortasuna ernatzen ari direla eta, suizidak uxatzen hasiak direla dirudi. Alegia, mundua krisia gainditzen ari den bitartean, HappyEnd bertan murgiltzen hasia da...
Azaroaren 15ean, zapatua (Amaia antzokia) 20:00etan, (18 €)
MUSIKA
Carmina Burana
Taldea: Goikobalu Abesbatza
25. Urteaurrena, Goikobalu Abesbatza
Goikobalu Abesbatzak, azkenengo 25 urteetan bertan parte hartu duten abeslariez, Carmina Burana eskainiko digu. Goi mailako bakarlarien presentzia izango dugu perkusioa eta bi pianoko Carl Orff- en obraren bertsio honetan.
2014ko ZARZUELA, azaroak 22 - 29
La Rosa del Azafrán
Taldea: Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa
La rosa del azafrán zartzuela bi ekitaldik osatzen dute, Felix Lope de Vega El perro del Hortelano komediaren adaptazio librea, Jacinto Guerrero-ren musikaz, eta estreinaldia izan zuen 1930eko martxoaren 14an Madrilgo Calderón antzokian. Federico Romero Sarachaga eta Guillermo Fernández-Shaw Iturralde izan ziren libretistak, lehenago Amadeo Vives-ekin kolaboratu zuen bikotea. Estreinaldiko aktoreen artean egon ziren Felisa Herrero (Sagrario) eta Emilio Sagi Barba (Juan Pedro).
Azaroaren 22an, zapatua (Amaia antzokia) 19:30ean
Azaroaren 23an, domeka (Amaia antzokia) 19:30ean
Azaroaren 28an, egubakoitza (Amaia antzokia) 20:00etan
Azaroaren 29an, zapatua (Amaia antzokia) 19:30ean
MUSIKA
XXII. “ARRASATE HIRIA” NAZIOARTEKO AKORDEOI LEHIAKETA
"HAUSPOZ" Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Arrasateko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, "Arrasate Hiria" Nazioarteko XXII. Akordeoi Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa Arrasaten izango da 2014. urteko abenduaren 5etik 8ra arte.
Egitarau osoa ikusteko: www.hauspoz.com
Abenduaren 12an eta 13an, egubakoitza eta zapatua (Amaia antzokia)
ANTZERKIA
Galderak
Taldea: Doke
Egilea: Josemari Velez de Mendizabal
Zuzendaria: Itziar Rekalde
Egunero edozein une eta tokitan berez sortzen diren galdera bitxi, arraro eta, batzuetan, ergelen inguruan garatzen du obrak ardatz nagusia. Nork berak galderen planteamendutik bizitzari eskaintzen dion erantzuna da obraren haria, binomioen araberako etenik gabeko prozesuan. Doke Antzerki Taldearen orain arteko ibilbideari eutsi nahi izan zaio oraingoan ere eta paradoxetan sartuta, umorezko klabea ahalbidetzen zaio antzez-entramatuari.
Abenduaren 14an, domeka (Amaia antzokiko hall-ean) 20:00etan (7 €)
MUSIKA
KX (Keu Agirretxea eta Xabier Iriondo)
Xabier Iriondo eta Keu Agirretxearen proiektu musikala da KX, Ondarroan eta Milanen sortutako bidai musikala. Abestiei eta experiemntazioari hegoak eman eta bat egiten dute melodiak eta avant-garde soiñu gordinenak. Xabier Iriondo, gitarra jotzailea, Italian azken 20 urteotan sortutako musika proiektu abentureroenetako batzuetako bat da. Keu Agirretxea gitarra jotzailea eta konpositorea, hainbat musika estilo idatzi eta interpretatzen du. Besteak beste, Uek, Fjord, Etsaiak eta Governors bandetako kidea izan da.
Abenduaren 20an, zapatua (Amaia antzokia) 17:00etan (5 €, euskaraz)
HAUR ANTZERKIA
3 Txerritxoak
Taldea: Glu Glu
3 txerritxoek hirigunera bizitzera joatea erabaki dute. Hiritar giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak... Hiriko zailtasunei neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra. 3 txerritxoak ipuin klasikoan oinarrituta dago antzezlanaren hari nagusia. Haurrei zuzendutako obra honi gaur egungo edukiak zein formak gehitu zaizkio. Komedia, jolas, dantza eta abestien bitartez hiritar bizitza berria, dibertigarria eta osasungarria posible dela erakutsiko digute 3 txerritxoek. Betiere otso maltzurraren atzaparretatik garaiz alde egiten badute, jakina!
Abenduaren 31n, eguaztena, (Amaia antzokia) 13:00etan
MUSIKA
Marlena Smalls & The Hallelujah Gospel Chorale
Marlena Smalls da AEBetako artistarik moldaerraz, dinamiko eta inspiratuenetako bat. Cincinatti-
ko (Ohio) First Street Baptist taldean hasi zen kantatzen, eta Ohio estatuko unibertsitatean osatu zuen bere heziketa, musika zuzendaritzako ikasketak egin zituen. Gullah eta Gospel kantaria izateaz gain, Marlenak musika garaikidea, Jazz eta Blues ere interpretatu ditu. Europan 2014an egindako biran berriro emango dio Europako ikus-entzuleari AEBetako hegoaldeko gospel eta blues melodia aukera onena "MARLENA HAPPY & BLUESY” ikuskizunean.