Hala, Ingurumen Sailetik nahi dituzte Arrasateko elkarte, familia, kolektibo, norbanako eta lagunarte guztiak errekaren garbiketa eguna antolatzeko hitzorduan parte hartu dezaten.
Arrasateko Udalak Aramaio eta Deba ibaiak auzolanean garbitu gura ditu aurten ere. Urriaren 18an egingo dute garbiketa; Laubide plazan elkartuko dira, 09:30ean. Helburua da auzolanean arrasatear guztien inplikazioa lortzea. Garbiketa antolatzeko bilera bat egingo dute urriaren 2an, udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:30).
Hala, Ingurumen Sailetik nahi dituzte Arrasateko elkarte, familia, kolektibo, norbanako eta lagunarte guztiak errekaren garbiketa eguna antolatzeko hitzorduan parte hartu dezaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.