Desjabetzak gelditzeko alegazioak aurkeztu ditu Debagoieneko AHTren aurkako plataformak

Maialen Torres 2014ko ira. 24a, 17:41

Debagoieneko AHT Gelditu Elkarlanekoek alegazioak aurkeztu dituzte gaur, Arrasate-Angiozar tuneleko lanengatik aurrikusita dauden desjabetzak direla eta. Arrasateko bezeroen arreta zerbitzuko bulegoan aukeztu dituzte dokumentuak, eta haiek gobernuko delegaritzari helarazioko dizkiote.

Irailaren 6an agertu zen Estatuko Boletin Ofizialean tunelaren Arrasate aldeko desjabetzeei alegazioak aurkezteko epea zabalik zela. AHT Gelditu Elkarlanekoek salatu egin dute epea urtearen sasoi honetan zabaldu izana, baita tramitazioa presazkoa izatea ere. Haien esanetan, oporren eraginaz aprobetxatu nahi izan dute, herritarrei, Udalari eta lurjabeei alegazio tramitazioak zailtzeko.

Horregatik, AHT Gelditu Elkarlanekoek ia 400 sinadura bildu dituzte bi astetan, desjabetzen alegazio gisa aurkeztu eta proiektua gelditzeko helburuz. Euren aldarrikapenetan, salatu nahi izan dute Frantzian 2030 arte proiektua martxan jarriko ez dutenez, "ez duela zentzurik hemen presaka ibiltzeak", batez ere "bailarako egoera ekonomikoa" kontuan hartuta, hala azaldu du Mila Elorza Debagoieneko AHT Gelditu Elkarlaneko kideak. Haren esanetan, gainera, "dirua gure eskualdea berriz martxan jartzeko erabili ordez, irteerarik gabeko zuloetan . Azkenik, azpimarratu nahi izan dute AHT Gipuzkoan bukatzeak "zentzurik ez duela", inguruetako lurraldeek proiektua garatzen ez badute, eta gainera, horrek ekarriko lukeela "geldi dagoen zerbitzu baten mantentze kostuak ordaintzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak