Mexikotik, kooperatibagintzaz aritzera

Miren Arregi Amasorrain 2014ko uzt. 19a, 00:00
Arrasaten egon diren Mexikoko ikasleak ikasgelan, Jon Sarasuarekin.

Mexikoko ingeniaritzako ikasleak dira –emaitza akademiko onenak dituztenak– eta Arrasaten eman dituzte azken hiru asteak. MUk eta Coacalcoko Tesco unibertsitateak duten elkarlanerako hitzarmena da Mexikoko ikasle horiek gurean egin duten egonaldiaren abiapuntua.

Ikasleek kooperatibagintzaren gaineko ikastaro bat jaso dute hemen egon diren denboran, eta, nola ez, Euskal Herria ezagutzeko ere aprobetxatu dute. 

Kooperatibagintza lantzen 

Kooperatibagintzaren esperientzia konpartitu du Mondragon Unibertsitateak Mexikotik etorri diren ingeniaritzako 29 ikaslerekin; eurendako zerbait berria ez ezik, interesekoa ere suertatu da. "Zerbait entzuna nuen kooperatibagintzaz, baina ez nuen filosofia gisa ezagutzen. Ezta horrela funtzionatzen duen enpresarik ere", dio Vanesa Colin ikasle mexikarrak. Oinarri teorikoak ezagutzeaz gain, Mondragon Taldeko hainbat enpresa ezagutzeko bisitak ere egin dituzte; Alecopen izan ziren lehenengo eta Fagor ere bisitatu dute: "Ikastaroa jaso eta gero, aberasgarriak izan dira enpresetara egin ditugun bisitak. Ikusi dugu emaitzak ematen dituen filosofia bat dela", gaineratu du Jose Antonio Valladaresek, beste ikasle batek. "Nork daki; beharbada, guk Mexikon ere jar dezakegu martxan kooperatiba bat", gaineratu dute irribarretsu. 

Euskal Herria ezagutzen 

Egonaldia bukatzear –bihar egingo baitute Mexikora–, penaz dira ikasleak, "primeran" pasatu dute-eta: "Jendeak oso ondo tratatu gaitu eta hau oso ederra da. Paisaia, herriak... Sekulako esperientzia izan da", dio Vanesa Colinek. "Gu hirira ohituta gaude. Eraikinak eta eraikin gehiago, hori da gure paisaia. Sekulako aldaketa da. Mendian ibili gara, itsasoan bainatu... Ikaragarria da", gaineratu du Jose Antonio Valladaresek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak