Santa Ageda eliza berrituaren inaugurazioa uztailaren 13an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uztailaren 9a

Santa Ageda eliza kanpotik, obretan zegoenean.

Arrasateko Elizako batzarrak jakinarazi duenez, Gesalibar auzoko Santa Ageda eliza berrituaren inaugurazioa domeka honetan izango da, hilak 13. Iaz hasi ziren lanak "behar beharrezkoak" zirelako, eta hainbat hilabetez itxita egon ostean, uztailaren 13an irekiko dute. Meza berezia egingo da 12:00etan, abesbatzak girotuta. Elizako batzarrak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldian parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak