Goizean, hausnarketa eta eztabaidarako beta izan zuten bertaratutakoek. Bazkalostean, diploma banaketa egin zen, Garapen Kooperatiboko Aditu Ikastaroa egin duten ikasleek diplomak jaso zituzten. Ostean, Ramonetek hitzaldia eman zuen.
Kooperatibak munduari so
Kooperatiben egungo egoera izan zuen Ramonetek hizpide. Horiek sorreratik gaur egunera arte egindako ibilbidetik abiatuta, etorkizuneko egoera aurreikustera ausartu zen. Estatutak oinarri hartuta, Ameriketako Estatu Batuaken beheranzko joera argia aipatu zuen, baita Ekialde Hurbilako egoera "zoroa" ere.
Mundu ikuspegitik landu zuen gaia, eta egungo gizartea jasaten ari den aldaketa geo-politikoa izan zuen hitzaldiaren abiapuntu. Izan ere, Ramoneten ustez, eta kooperatibismoaren ikuspuntutik, XXI. mendeko gizarteak aldaketa asko jasan ditu. Ondorioz, arlo horretan eragiteko estrategiak aldatzearen alde agertu zen aditua. Bere ustetan, kooperatibismoak badaukalako oraindik tokia jendartean, eta mundu mailan eraginkorra izan daiteke, baldin eta egokitzen jakiten bada.
Beharrezkotzat ikusten du Ramonetek hausnarketa eraberritua: garaira egokitzeko moduko koperatibismoa.
Egun osoko jardunaldiak
Kooperatibismoaren inguruan diharduten hainbat pertsonek hartu zuten parte jardunaldietan.
Goizeko saioan, tokiko gaiak landu zituzten, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren erronkak ikerketatik abiatu ziren. Igor Ortega Lanki Institutuko ikertzailea izan zen hizlari, eta ondoren, talde-dinamika bitartez, eztaidarako unea izan zen, ondorioak ateratzeko tartea; egitasmo parte hartzailea izan zen eta hausnarketara bideratua.