Isaias Carrascoren ustezko hiltzailearen, Beñat Aginagalderen, aurkako epaiketa hasi den egun berean agertu da Sandra Carrasco Ser irratiko kazetariaren galderari erantzuten.
Carrascoren alabak esan du gaurko egunari ez ziola beldurrik, noiz helduko zain zegoela: "Ez nion beldurrik gaurko egunari, okerrena pasatu da. Nire bizitza asko aldatu da aita hil zutenetik. Une onak eta txarrak igaro ditut, baina aurrera egin dut".
Etorkizunari buruz galdetuta, Sandra Carrascok adierazi du beste toki batera joan nahi duela bizitzera. "Etorkizuna ez dut irudikatzen, ez dakit zela egongo naizen sei urte barru, baina nire ilusioa da beste toki batera bizitzera joatea".