Programa horren helburua da botiken erabilera egokia sustatzea, horiekin lotutako arazo negatiboak murriztea eta kostuz eraginkorra izango den osasun-sistema bat lortzen laguntzea, farmazietan jarraipen farmakoterapeutikorakoaren bitartez, betiere, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko.
Egitasmoa, momentuz, hamabi hilabeteetan zehar egingo da. Izan ere, ikerketa fasearen bitartez antzeman zen kontrolatu gabeko osasun arazoak %56 murriztea lor daitekeela. Aldi berean, pazienteen bizi-kalitatea hobetu zen eta botiken kontsumoa murriztu. Pazienteengan onurak izateaz gain, Osasun Sistemarako oso eraginkorra da kostu aldetik: etekin handiak dakartza, kostu oso baxuekin. Orain martxan jarriko den fasean, herritarrek lehen hartu-emana farmazian bertan egingo dute, elkarrizketa egingo zaie osasun eta botiken erabilerarekin dituzten arazoen berri emateko. Horrela, erregistroa osatuko dute. Orain arteko emaitzak onak izan dira: % 56 murrizten dira kontrolatu gabeko osasun arazoak, % 49 murrizten da larrialdi zerbitzuetara joan izana aitortu zuten paziente kopurua, % 55 murrizten da ospitaleratu izana aitortu zuten paziente kopurua.
Egitasmoan parte hartuko duten Debagoieneko farmaziak:
- Arrasate: Aurora Ruiz Perez
- Bergara: Alvarez-Mozos
- Elgeta: Elena Elkoro