Jaialdiarekin hasteko, AEDko taldea aurkeztuko dute eta gero jolasak egingo dituzte, "betiere umore klabean". Jolasez gain, musika eta parranda giroa izango dira; jaialdia bera abiapuntua izango da 18 urtetik gorako AEDko gazte taldea osatzen joateko.