Liztor inbaditzaileak Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 19a, 08:52
Suhiltzaileak Asiako liztorraren habia kentzen Erdiko kaletik.
Hiru tokitatik kendu zituzten Asiako liztorraren habiak atzo Arrasaten: Mietzerreka auzoko Sarazar baserrian lehenengo; Sarako merenderoan gero; eta Erdiko kalean ondoren, Kajoi tabernaren gainean, teilatupean. "Egun luzea" izan zela kontatu digu Babes Zibileko teknikari Jose Luis Etxeberria 'Porru'k.

Bertako erlea ere bai

Egubakoitzean eta zapatuan herritarrengandik jasotako abisuei erantzunez, batean eta bestean habiak kentzeko lanetan jardun zuten atzo, egun osoan zehar, suhiltzaileen laguntzarekin. Hiru tokitatik kendu zituzten liztor inbaditzailearen habiak, eta laugarren esku-hartze bat ere egin zuten: kasu horretan, baina, Musakola auzoan eta bertako erlearen erlauntz bat erretiratzeko. Banku batetik kendu eta errekuperatu egin zuten, Arrasateko erlezain Bittor Murgiondoren laguntzarekin.

Asiako liztorrarekin lotutako aurtengo lehen abisuak izan dira pasa berri den asteburuan jasotakoak: "Berandu dabiltza", zioen Porruk. Alderantziz, bertako erlea dezente dabilela azaldu zigun, eta atzokoa aurtengo urtean kendutako seigarren erlauntza dela gaineratu. "Giro ona egin duen oraingo egunen ondotik lurretik atera dira, eta erreginek euren lana egiteari ekin diote", Porruren hitzetan.

Gaur, Udalpera

Lau abisurekin nahikoa ez eta bosgarren bat ere jaso zuten, Udalpe kaleko pisu batetik. Badirudi erleak daudela hor ere, leiho ondoko pareta batean. Goizean joango dira, zer dagoen ikusi eta hartu beharreko neurriak zehaztera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak