Itxiturak egiteko tekniken inguruko ikastaroa Arrasaten

Miren Mujika 2014ko mai. 14a, 17:02
Fraisoro Eskolak, Hazik eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dute ikastaroa eta jadanik izena emateko epea zabalik dago. Plazak mugatuak dira eta arrasatearrek izango dute lehentasuna.

Ikastaroak maiatzaren 31tik ekainaren 7ra arte iraungo du, 09:00etatik 14:00etara. Arpana Taldeak irakatsiko ditu beharrezkoak diren teknikak Udala auzoan dagoen Ingurumen Eskolan. Ikasle kopuru mugatua egongo da eta arrasatearrek dute lehetasuna. Matrikulak hamar euro balio ditu.

 Egitaraua

  • Itxituraren kokapena eta ezaugarriak.
  • Zelan egin itxitura bat.
  • Materialak eta erremintak itxitura bat egiteko.
  • Praktikak

Ikastaroan izena eman ahal izateko, Fraisorora deitu beharra dago (943 692 166), edota e-mail bat bidali helbide honetara: fpefraisoro@hazi.es.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak