AEDk antolatutako literatur lehiaketak baditu sarituak

Jagoba Domingo 2014ko mai. 13a, 20:46

Arrasateko eta ibarreko literaturaren etorkizuna batu da arratsaldean Kulturaten. Bertan, AEDk 27. urtez antolaturiko literatur lehiaketaren sari banaketa egin dute eta John Andueza idazlea izan da gonbidatua. Anduezak, hiru aldiz bigarren postua lortu zuen lehiaketan, eta horrek bere bizitza profesionalean izandako eraginaz jardun du irabazleen izenak jakitera eman aurretik. Guztira hemeretzi sari banatu dira, ipuin, poesia eta bertso-paper modalitateetan.

John Anduezak eman dio hasiera sari banaketari AED elkarteak egindako lana goraipatuz; izan ere, 27 urte bete ditu lehiaketak eta Anduezak,  aspalditik neska-mutikoak literaturan murgiltzeko egindako lana azpimarratu du. Anduezak berak, lehiaketan parte hartu zuela gogora ekarri du, eta hirutan bigarren postua eskuratu zuen; beraz, sari nagusia lortu ez arren, lanean jarraitzeko mezua helarazi nahi izan die neska-mutikoei.

Ostean, Iñaki Telleriak gidatuta ekin diote sari banaketari. Pixkanaka, lehengo eta bigarren sailkatuak sariak jasotzera hurbildu dira Kulturateko oholtzara; eta hemeretziak banatu ostean, Mikel Etxezarretak, DBH 1-2 mailatan bertso-paperetan irabazleak, bertsoa abestu du guztion aurrean. Zeresanik ez, txalo zaparrada batekin erantzun diete ikusle guztiek.

Antolatzaileak pozik

Aurtengo edizioan, guztira 135 lan aurkeztu dira; 84 ipuin, 26 poesia eta 25 bertso-paper. AEDkoek, balorazio oso positiboa egin dute: alde batetik pasa den urteko lan kopurua mantendu delako; eta bestetik, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko ikasleen lanak ere jaso dituztelako eta hori lehiaketak eskualdean oihartzuna duen seinale delako. Aurkeztutako lanen heren bat inguruko herrietatik etorri dela azpimarratu du Telleriak. Hori bai, datorren urtera begira, mutilak animatzeko deia egin du, aurtengo parte-hartzaile gehienak neskak izan dira-eta.

Hemen sarituen zerrenda

Ipuinen sailean

LH 5-6

  1. Joseba de la Maza, Misterioa Berlinen lanagatik.
  2. Naia Zuazubiskar, Sekulako ametsa lanagatik.

DBH 1-2

  1. Maria Oses, Txip aldaketa lanagatik.

DBH 3-4

  1. Alaitz Beltran de Heredia, Bizitza argazkitan lanagatik.
  2. Ane Arrieta

Batxilergotik gorakoen maila

  1. Nerea Gil, Maiteak eta minak lanagatik.
  2. Amaia Telleria, Ilargiak isiltzen duena lanagatik.

Poesia sailean

LH 5-6

  1. Ane Santa, Erlojuarekin elkarrizketa lanagatik.
  2.  Lorea Rodriguez, Hau bai tristura lanagatik.

DBH 3-4

  1. Maialen Gallastegi, Argitasunera lanagatik.
  2. Marixe Ruiz de Austriri, Muxu hutsak lanagatik.

Batxilergotik gorakoen maila

  1. Ane Zuazubiskarri, Aurrera bideaz aurrera bi ideia lanagatik.
  2. Arantzazu Letona, Izan nahi nuke noizbait lanagatik.

Bertso-paper sailean

LH 5-6

  1. Olatz Zuazubiskar, Ipuin zopa lanagatik.
  2. Izar Ruiz de Austri, Gutun anonimoak lanagatik.

DBH 1-2

  1. Mikel Etxezarreta, Gernikako bonbardeaketa lanagatik.
  2. Ohiana Arana, Abortua lanagatik

DBH 3-4

  1. Marixe Ruiz de Austri, Elkar ahaztu nahi eta ezina lanagatik.
  2. Ainitze Biteri, Bizitzak dituen kontraesanak lanagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak