Iaz natura eta eraikuntza izan zituzten ardatz, eta gai horrek piztutako interesa ikusita, aurten ildo horri jarraipena ematea erabaki zuten antolatzaileek. Hala, espazio industrialen, hiritarren zein landa guneen berreskuratzeaz aritu ziren hainbat aditu.
"Jendea hirietara joan eta nekazari guneetan emandako hustutzeaz eta herri horien berreskuratzeaz jardun dute hizlari batzuk. Beste batzuk erabilera gabe gelditu diren eremu industrialen berreskuratzeaz", zehaztu zuen Aitor Axpe, Arizmendiko irakasleak.Esaterako, Meliton Gonzalez Amayueslako landa esperientziaz jardun zen eta Ramon Garitano Bergaran Labegaraietako industrialgunea kirol instalazio bihurtzeko proiektuaz. "Iraunkortasunaren ikuspegitik logikoa da erabilgarri egon daitezkeen eraikinak berreskuratzea. Cerrajearen kasuan, gainera, beste aspektu bat ere bazen garrantzitsu izan zenaren memoria gordetzea", adierazi zuen Garitanok.
Arizmendik antoaltzen dituen jardunaldi hauen helburua da Lanbide Heziketako ikasleek mundu profesionala lehen eskutik ezagutzea eta harremanak sotzea.
Bestalde, Ekokaleak hiri-altzari iraunkorren lehiaketako sariak ere banatu zituzten egubakoitzean. Estatu mailako txapelketa da eta ikasleek kale-argi bat diseinatu behar izan dute. Guztira 62 lan aurkeztu dira eta lehen saria Malagako Jesus Marin eskola politeknikoko ikasleentzat izan da.
- Lehen saria: Energinkgo (Jeff Nicklas Abilbgaard, Samuel Castillo eta Sergio Diaz)
- Bigarren saria: Blen in nature (Carmen Remis Fernandez)
- Hirugarren saria: Farola argia (Javier Antonio Gonzalez)
- Laugarren saria: Candelaria (Alberto Bizzo de Castro, Maria Ferreiro Rey eta David Otero)
- Gazte saria: Argi berdea (Sebastian Hernandez, Francisco Manuel Peñero eta Jose Marchena)