Pintura gorria bota dute bart hiru banketxeren kontra Arrasaten

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko maiatzaren 2a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.
Goizeko 01:00ak aldera izan da erasoa Garibai kaleko Kutxabank, BBVA eta La Caixa banketxeen aurka.

Ertzaintzaren esanetan erasotzaileek bonbillak erabili dituzte. "Pinturaz betetako bonbillak bota dituzte hiru banketxeren kontra. Badirudi kutxazainen kontrako erasoa izan dela", adierazi dute. Erasoa goizeko 01:00ak aldera izan dela ere zehaztu dute. Pintura gorria erabili dute erasotzaileek eta beirazko erakusleihoak, sarrerako ateak zein horma-irudiak zikinduta gelditu dira.

Gaur goizean garbiketa lanetan aurkitu ditugu Garibai kalean. 

Atzo ere banketxeen kontrako erasoak izan ziren Oñatin, Durangon, Erandion eta Leioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak