Bart gauean izan dira erasoak, sei bankuren bulegoen kontra: BBVA, Kutxabank, Laboral Kutxa, Santander, Rural Kutxa eta Sabadell Guipuzcoano; kaleko guztien aurka, La Caixa izan ezik. Pintura bota diete leiho, ate eta pertsianei, eta aparrez estali dituzte kutxazainetako batzuk. [ARGAZKI GEHIAGO, ALBISTE BARRUAN]
Bizkaian ere bai
Bizkaian ere izan dira erasoak bart: Durangon, Erandion eta Leioan. Zenbait banketxeren kutxazain automatikoak erre egin dituzte eta kristalak hautsi; eta kasuren baten, mazo batekin erasotu dituzte kutxazain automatiko eta kristalak. Maiatzaren Lehenari erreferentzia egiten dieten pintaketak ere agertu dira non edo non.