Polmetasa zaharra hasi dira botatzen gaur Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko apirilaren 7a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.
Gaur hasi dira Arrasateko Polmetasa lantegi zaharra zena botatzeko lanekin. Zapatuan hasi ziren lehen eraiste lanak, baina hori baino lehen, apirilaren 1ean, hasi ziren eraikin guztietatik amiantoa kentzen. Gaur goizean hasi dira bulegoak eta gerentearen etxea zena botatzen.

"Bulegoak eta gerentearen etxea zena botatzeko lanek ez dute asko iraungo, baina gainerako eraikin guztiak botatzen astebete egingo dugu gutxienez", adierazi du Jose Luis Etxebarria babes zibileko teknikariak. Eraiste lanak amaitu ostean zaborra eta amianto guztia eramango dute: "Hemen obra-hondakina bakarrik utziko dugu eta gero gune honen jabeak erabakiko du hemen zer egin". 

Jarraian dituzue gaur goizeko eraiste lanen zenbait argazki:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak