Orain, berriz, Paco Gartziak, Arrasateko sozialisten idazkari orokorrak iragarri du gainontzeko erakundeei eskatuko dietela alda dezaten Bic-Berrilan donostiarraren eta Arrasateko Saiolanen arteko bategitearen aldeko iritzia, horrek Saiolan ixtea ekarriko zukeelako. Bereziki, Arantza Tapia sailburuari zuzenduko diote eskaria.
"Lanpostuak sortzeko"
"Jarrera hori (…) bihozgabea da, batez ere, mundu kooperatiboarekin, Fagor Etxetresnen itxierak bailarari eragindako kolpe ekonomiko eta sozial handia ikusi duenarekin. Bailara honek ezin beharko lituzke Saiolan SA moduko enpresen galera gehiago jasan, besteak beste, bere zeregina denean krisiaren aurrean iniziatibak bultzatzea, bereziki, lanpostuak sortzeko helburuarekin".
Sozialisten esanetan, "Saiolan Arrasateko enpresen inkubagailua" da. Datuak ere eman dituzte horren adibide: 172 ekimen enpresariak sortu ditu bere ibilbidean eta 2.300 langilek dihardute bere baitan.