Arrasateko ikasleak alkatearekin egon ziren atzo, bioaniztasunaren gainean berbetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko api. 2a, 12:55
Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egin zuten batzarra, atzo.
Arrasateko ikastetxe guztietako ikasle eta irakasleak alkatearekin bildu ziren atzo Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, joan den ikasturteko Eskola Agenda 21eko jarraipen bilera egiteko.

Bioaniztasuna izan zen 2012-2013 ikasturteko gaia, Eskola Agenda 21 barruan ikasle eta irakasleak aztertu zutena. Urtero bezala, zenbait proposamen eraman zituzten osoko bilkura, 2013ko maiatzekora.

Alkateak, proposamenak banan-banan

Bada, atzo, apirilak 1, ikasleen eta irakasleen 45 ordezkari bildu ziren alkatearekin orduan esan zirenen inguruko jarraipena egiteko. Inazio Azkarragaurizarrek banan-banan aztertu zituen iaz ikasleek egindako proposamen guztiak, eta bakoitzarekin zer egin den azaldu zien guztiei.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak