2010ean 5S metodologia ezarri zen Gazte Bulegoan eta gaur egun horretan lanean dihardu. Aurrerapauso modura, iaz kanpoko auditoria egin zezala eskatu zitzaion Euskalit-i eta 2013. urteko azaroaren 14an egindako auditoria dela eta, arloko diploma lortu zuen Gazte Bulegoak.
5Sen aplikazioak erakundeen lehiakortasuna hobetzea da 5Sen aplikazioaren helburua; besteak beste, produktu eta zerbitzuen kalitatean, pertsonen motibazioan zein garapenean, eta malgutasunean hobetuz.
Diploma jasotzera, Pertsonal, Informatika eta Antolaketa saileko ordezkariez gain, Gazte Bulegoko gazte informatzailea, Dorleta Kortazar, joan zen Gazteriako zinegotzi, Kepa Urteagarekin batera.
Ekitaldi berean, beste erakunde hauek ere jaso zuten 5S Diploma: Durango Kirolak, Ertzaintza, Bombardier, Estampaciones Metálicas Egui, Mutualia Araba, Aislantes Sólidos, Centro de día San Prudencio eta EUSKALIT.