Pello Garai: "Ea oraingoan eguraldiak laguntzen digun auzolanerako"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mar. 17a, 13:09

Hilaren 29an Kurtzetxikin egingo diren auzolanen gainean galdetu diogu Arrasateko Ingurumen teknikari Pello Garairi. Udalak aspaldi abiatu zuen Kurtzetxiki balioan jartzeko proiektua. eta proiektu horren helburuetako bat da herriko abeltzaintzari bultzadatxoa ematea, Kurtzetxikiko larreak herriko baserritarrei utziz ganaduak bertan bazka dezan.

Horretarako auzolana egin gura dute hilaren 29an; Bedoñako aparkalekuan geratu dira, 09:00etan. Parte hartu gura dutenek bi bide dituzte izena emateko: 943 79 68 48 telefonora deitzea edo izen-emate orria betetzea

Pello Garai Ingurumen teknikariak azaldu dizkigu zeintzuk diren auzolanerako asmoak.

Zer egingo da auzolanean?
Zapatu goiz horretarako lau lan izango ditugu batez ere. Batetik, goiko larrean dauden zuhaitz gazte batzuk babestuko ditugu, banan-banan, itxitura txiki batzuk jarriz. Bigarrenik, artadi batetik doan bide zahar bat berreskuratuko dugu. Hirugarrenik, konturatu gara goiko zelai horretan egin dugun itxitura bat nahiko gogorra dela eta pasabide batzuk irekiko ditugu animaliek bertatik igarotzeko aukera izan dezaten. Azkenik, umeei begira batez ere, artelan bat egingo dugu naturako elementuekin.

Ez da lehen saiakera Kurtzetxikin auzolana egingo dena, ezta?
Ez. Gabonen aurretik egitea zen asmoa baina oso eguraldi txarra egin zigun eta bertan behera uztea erabaki genuen. Ea oraingoan eguraldiak laguntzen digun auzolanerako, goiz-pasa eder bat pasatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak