Donostiako epaitegiak jarraituko du Fagor Mastercook-en konkurtsoa eroaten

Leire Kortabarria 2014ko mar. 12a, 10:41
Fagor Mastercook.
Donostiako 1. Merkataritza-Auzitegiak Fagor Mastercook-en hartzekodunen lehiaketa epaitzeko gai aitortu du bere burua, eta atzera bota du ipini zioten nazioarteko deklinatoria (konkurtso prozesua beste epaitegi batera, kasu honetan Poloniara eramateko eskaera).

Fagor Mastercook, Fagor Etxetresnen Poloniako filialaren konkurtso eskaera aurkeztu zenean ipini zioten deklinatoria hori. Gauza bera gertatu zen Frantziako Fagor Brandt filialarekin; marka hori Frantziakoa dela argudiatuta, Fagor Brandt-ek eta Frantziako agintari judizialek auzia Frantziako epaitegietara eroateko lege-eskaera aurkeztu zuten.

Mastercook-en kasuan, Donostiako epaitegiak kasu horretarako konpetentzia ez zuela eta konpetentzia Poloniako epaitegiek zutela argudiatuta, kasua bertan behera uzteko eskatzen zen.

Bere epaian, Pedro Malagón epaileak dio Fagor Mastercook-en interesgune nagusia Arrasaten dagoela, sozietate nagusiak helbide soziala hantxe duelako.

Espainiako Ministerio Fiskalak ere ezezkoa eman zion deklinatoriari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak