'Arrasate Andredetan', emakumeen parte-hartze soziopolitikorako Udal Plana

Jagoba Domingo 2014ko ots. 25a, 21:00
Euskal Herri mailan lehenengoz egingo den Udal Plan bat egiteko lehen urratsa eman zuten Emakumeen Txokoak, Bagarak eta Arrasateko Udalak elkarlanean. 'Arrasate Andredetan' martxoaren 4an aurkeztuko duten arren, atzo ekimenaren nondik norakoak azaldu zituzten. Helburua, azterketa egin ondoren Udal Plan bat egitea da, hain zuzen, Berdintasun Planaren ardatz izango dena.

Bagarako Iraitz Agirrek, Arrasateko Udaleko Maider Morrasek eta Arrasateko Berdintasun Saileko teknikariak, Maite Barreñak, martxoaren 4an plazaratuko duten Arrasate Andredetan aurkeztu zuten. Emakumeen parte hartze soziopolitikoa sustatzeko egingo den lehenengo plana izango da. Hainbat aspektu aztertuko dituzte, baina prozesu parte hartzailea izatearen garrantzia azpimarratu zuten. Azken urteotako bilakaeraren hausnarketa bat eginez Udal Plana egitea da helburua; baina Agirreren arabera, bidea helburua bezain garrantzitsua izango da, bertan hainbat gauza ikertu eta ikasiko dituztelako. Besteak beste, emakumeek zenbait esparrutan aritzeko dituzten zailtasunak identifikatzen saiatuko dira, parte hartze soziopolitikoaren inguruko eztabaida kolektiboa eginez, emakumeen ikuspegitik. Hala ere, gizonentzako tailerra prestatu dutela aurreratu zuten.

Morrasek azpimarratu zuen, historikoki Arrasateko Udalak berdintasun arloan lan asko egin duela, eta hau aurrera pauso garrantzitsu bat izango dela. Gizarteko hainbat arloetan emakumearen parte hartzea zein izan den aztertuko dute, besteak beste kulturan, elkarteetan edo politikan. Prozesuak berebiziko garrantzia duela aipatu zuen, alde batetik historikoki Arrasateko eta Debagoieneko emakumeen parte hartzea erakunde soziopolitikoetan aztertuko dutelako, arreta jarriz horrek zer nolako eragina izan duen gaur egungo instituzioetan, eta zein zailtasun aurkitu dituzten emakumeek erakunde horietan parte hartzerako bidean. Eta beste aldetik, gaur egungo sistemak  emakumeen parte hartzea errazten duen edo egungo sistema iraultzea eta berri bat eraikitzea den erantzuna.

Horretarako prozesua Bagarak diseinatu du, eta parte hartzailea izango da. Udal Plana, herriko emakume guztientzat zabalik dago eta martxoaren 4ean, 18:00ean Kulturaten egingo den aurkezpenera joateko deialdia egin zuten atzo. Hiru momentu nagusi izango ditu herrigintzan eta parte hartze soziopolitikoaren hausnarketa kolektiboa egitea helburu duen prozesuak. Lehenengo, diagnosi fasea egingo dute, tailer, talde zein bakarkako elkarrizketekin edo inkestekin besteak beste. Ondoren, erronkak identifikatuko dituzte saio eta bilera irekietan. Ostean, ekintza plana zehaztuko dute, eta amaitzeko, Udal plana idatzi eta garatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak