Gaur da palindromoak aurkezteko azken eguna

Imanol Gallego 2014ko ots. 14a, 12:17

AED euskara elkarteak antolatutako IV. Palindromo Lehiaketan parte hartu nahi dutenei ordu gutxi geratzen zaie proposamenak aurkezteko, epea gaur amaitzen da-eta.

Palindromoa zer den? Bada, aurretik atzera nahiz atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitza, zenbakia edo esaldia.

Lehiaketaren oinarriak

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake. Palindromoek ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izan beharko dute, aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
Palindromoak posta elektroniko bidez bidali beharko dira aed@aedelkartea.com helbidera. Posta berean bi dokumentu atxiki beharko dira: batean, palindromoa aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, erabilitako ezizena eta egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.

Epaimahaia Markos Gimeno palindromogileak, Arrasateko Udal Euskaltegiko irakasle taldeak eta Erdu-AEK euskaltegiko irakasle taldeak osatuko dute.

Lanak epaitzeko orduan ondorengoa baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera eta aberastasun semantikoa. Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har lezake epaimahaiak.

Irabazleak martxoaren 4an emango dira ezagutzera AED Elkartearen webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak