Mugikortasun zentzudun eta orekatuaren bila

Imanol Gallego 2014ko urt. 21a, 16:54

Hilabete eta erdi igaro da Arrasateko Arimazubi inguruan TAO zerbitzua jarri zenetik. Lehen hilabetean proba modura egon ostean, urte hasieratik hona zerbitzua oso-osorik martxan dago.

Adituk eta Udalak adierazitakoaren arabera, zerbitzua bide onetik doa. "Dena aurreikuspenen arabera doa", zehaztu du Maider Morrasek, Udal Gobernuko bozeramaileak. Dena den, zerbitzua eraginkorragoa izan dadin, Udaletik hasi dira bizilagunen, merkatarien eta unibertsitatearen ekarpenak jasotzen.

Zerbitzua martxan ipini zenetik, Arimazubi eta Uribe auzoetan auto kopurua txikitu egin da eta inguruetan, aldiz, ugaritu. "Adituek adierazi bezala, 2-3 hilabeteren buruan auto kopurua egonkortu egingo da", aipatu du Morrasek. Auto kopurua jaitsi dela azaltzeko, baina, Arrasateko Udaletik beste arrazoi bat ere eman dute: "Zerbitzuari esker, batzuek autoa etxean uzteko erabakia hartu dute".

Data zehatzik ez dagoen arren, TAO sistema ez da Uribarri-Loramendi gunera mugatuko, urte honetan "erdigunerantz hedatuko da", esan du Morrasek. Hala ere, TAO ez da herriko mugikortasunaren inguruan Udalak garatu duen plan bakarra.

Hurrengo erronkak

"Herritarren bizi-kalitatea hobetu gura badugu, eguneroko zenbait ohitura aldatu behar ditugu", zehaztu du Morrasek. Horren adibide Udalak mugikortasunari dagokionez azken hilabeteotan hartu dituen zenbait erabaki ageri dira.  

Arrasateko mugikortasuna hobetzeko asmoarekin hainbat aldaketa egin dira: batetik, alde zaharra oinezkoentzat jarri da; bestetik, zirkulazioaren ordenantza berria ipini da martxan; gainera, Ospitale inguruko aparkamendu arazoak txikitzeko, Fagorrekin beste hitzarmen bat sinatu du Udalak.
Duela 15 egun eskualdatutako Takolo-Goiru korridorea izango da mugikortasunaren arloan Udalak aurten egingo duen proiektu nagusia. Hauxe esan du Morrasek: "Errepidea estutu, eta oinezko nahiz bizikletei lehentasuna emango diegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak