Markel Prieto: "Atzeko autobusean joan izan banintz edo 30 segundo geroago hortik pasa…"

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 21a, 16:09

Tunelaren kanpoko aldean Markel Prietok jasotako argazkia.
Gertu-gertutik bizi izan zuen atzo –astelehena– arratsaldean Deban izandako ibilgailu askoren arteko istripu ikusgarria Markel Prieto 19 urteko gazte arrasatearrak. Autobusean zetorren Donostiatik, eta AP-8 autobideko Istiñako tuneletik igaro zen, ibilgailuen arteko lehen kolpea izan eta segundo gutxira. Bizi izandako esperientzia kontatu digu.

"Istripua izan berri-berritan pasa ginen gu ere handik. Ni musika entzuten nindoan eta ez nintzen ezertaz enteratu gure autobusa kolpean frenatzen hasi, kamioi batekin jo eta atzerako ispilua zuztarretik atera zuen arte. Orduantxe jabetu nintzen gertatzen ari zenaz", adierazi digu Arrasatekoak.

"Ederretik libratu gara"

Modu horretan, tuneletik irten eta iskin batean geratu ziren. Barrutik zetozen kolpe hotsak entzun zituzten orduan: "Sekulakoa izan zen autobusaren eta kamioiaren artekoa". Eta baita istripuaren ondorioak ikusi ere: "Zauriturik ez, baina bai auto bat iraulita, beste bat sekulako kolpea hartuta…". Orduan pentsatu zuten: "Ederretik libratu gara". Markel Prietoren autobusean jende gutxi zihoan eta inor ez zen zauritu.

"Gerora hasi nintzen jabetzen"

"Momentuan ez zara konturatzen, baina telebistan irudiak ikusterakoan pentsatu nuen: 'Ostras, atzeko autobusean joan izan banintz, edo 30 segundo geroago pasa izan bagina hortik…", kontatu digu.

Ez du berehalakoan ahaztuko bizi izandakoa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak