Debagoieneko Ospitalean ez digute, oraingoz, datu gehiago jakinarazi.
Istripuan, autobus batek, kamioi artikulatu batek, tamaina txikiko beste kamioi batek eta bost ibilgailuk jo zuten elkar.
Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen ari da; zehazki, istripu hori baino minutu batzuk lehenago tunelerako kilometro baten faltan izandako beste istripu batean isuritako gasolioak eraginik izan ote zuen aztertzen ari da. Istripu horretan ez zen inor zauritu.