Puerto de Santamaria (Cadiz) kartzelan dago gaur egun preso Gautxori, "oso ondo. Lasai dago, gogoz eta egun hauetaz gozatzen", senideek esandakoaran arabera; badira hilabete batzuk aske utziko zutela dakiela, beraz, atzeko kontaketarekin.
Senide eta lagunak, bertara
Martitzenean (urtarrilaren 14) askatzen dutenerako (ordurik ez diote jakinarazi), bertan izango ditu hemendik joanda lagun eta senideak, "20 bat, furgonetak-edo antolatzen gabiltza", adierazi dute. Hori bai, Maria Murgoitio 88 urteko ama ezin izango da bertaraino joan, eroriko batengatik ingresatuta dagoelako.
Bailarako azken-aurrekoa
Xabier Urizar 1985ean atxilotu zuten. Behin hura askatuta, Debagoienean Parot doktrina indargabetuta eta preso segitzen duen herritar bakarra geratuko da: Xabin Usandizaga oñatiarra (1997an atxilotua).