Musakolako igerilekuaz jabetuta, atzo hasi zen Txikilandia, neska-mutikoendako jolas-parkea. Goizean uretan ibili eta gero, baina, Txikilandiak atzo arratsaldean zabaldu zituen domekara arte zabalik egongo den egoitzaren ateak, Uarkape pilotalekukoak. Jende ilara luzea egon da zain gaur 11:00etan, irekiera orduan. Ordutegia da 11:00etatik 14:00etara, goizez, eta 17:00etatik 20:00etara, arratsaldez.