Gaur hasi eta zapatura arte, saskibaloia izango da protagonista Arrasateko Iturripeko kiroldegian. Aurtengo Gabonetako txapelketaren edizioa gainera berezia izango da, izan ere, Arrasaten lehenengo saskibaloi partidua jokatu zenetik 45 urte pasatu dira eta horren harira, bihar omenaldia egingo diete bertan parte hartu zuten jokalariei. Omenaldiaren ondoren, EBA mailako Easok eta Ointxe! taldeko senior mailako taldeek lagunarteko partidua jokatuko dute, 19:00etan izango da.