200 bat gaztetxok eman diote hasiera Gabonetako saskibaloi txapelketari

Ointxe!, Zarautz eta Beasaingo saskibaloi eskoletako gaztetxoak batu dira Iturripeko kiroldegian, Gabonetako saskibaloi txapelketari hasiera ematen dion Saski eskolako topaketan. Bederatzi eta hamar urtekoek 9:00etan hasi dira lagunarteko partiduak jokatzen; eta gaur arratsaldean hasiko da junior mailako txapelketa. Easo eta Clavijok jokatuko dute lehenengo partidua 15:45ean.

Gaur hasi eta zapatura arte, saskibaloia izango da protagonista Arrasateko Iturripeko kiroldegian. Aurtengo Gabonetako txapelketaren edizioa gainera berezia izango da, izan ere, Arrasaten lehenengo saskibaloi partidua jokatu zenetik 45 urte pasatu dira eta horren harira, bihar omenaldia egingo diete bertan parte hartu zuten jokalariei. Omenaldiaren ondoren,  EBA mailako Easok eta Ointxe! taldeko senior mailako taldeek lagunarteko partidua jokatuko dute, 19:00etan izango da.

Erlazionatuak

200 bat gaztetxok eman diote hasiera Gabonetako saskibaloi txapelketari

Arrasate

Ointxe!, Zarautz eta Beasaingo saskibaloi eskoletako gaztetxoak batu dira Iturripeko kiroldegian, Gabonetako saskibaloi txapelketari hasiera ematen...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.