Erdiguneko Gaztegunea, Arrasate
Iñaki Telleriak hiru hilabete pasa ditu Peruko hiriburuan. Laurogeita hamar egun hauetan zehar, hezkuntza eta aisialdia uztartzen dituen proiektu batean lanean aritu da. Zapatu honetan erdiguneko gazte txokora etorriko da esperientzia berezi horren nondik norakoak kontatzera. Saioak ordu bete eskaseko iraupena izango du; hauek dira ukituko dituen gaiak: Peruko biztanleen bizimodua eta ohiturak, proiektuaren ezaugarriak, auzoko gazteen egoera, bizi izandako esperientzia xelebreak...
Hizkuntza: Euskara