Paco Gartzia: "Sozialistok bosgarren edukiontzia gura dugu, ahalik eta lasterren eta betirako"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko abe. 5a, 12:52

Arrasateko alderdi sozialista Hondakinen Mahaiak adostutako sistemaren aurka agertu da. Euren ustez, "Bilduk eta EAJk" lortutako akordioa "tranpa" da eta bosgarren edukiontzia aldarrikatu dute beste behin ere: "Sozialistok bosgarren edukiontzia gura dugu, ahalik eta lasterren eta betirako. Bilketa sistema denbora tarte jakin batean jasotako emaitzen arabera ezartzearen kontra gaude", adierazi du Arrasateko idazkari nagusi Paco Gartziak.

Gartziaren arabera, Hondakinen Mahaiak ezezkoa eman dio atez atekoari: "Sozialistok ez dugu onartuko inork arrasatear guztion bizitza baldintzatzea".  Gogorarazi duenez, irailean tokiko batzordeak erabaki zuen PSE-EE Hondakinen Mahaitik altxatzea, hasieratik baldintzatuta zegoelako eta "haren helburu bakarra" atez atekoa ezartzea zelako.

Bosgarren edukiontzia, "merkeagoa, erosoagoa eta garbiagoa"

Bederatzi hilabetetan %70 gaika biltzeko "exijentziarekin" ere ez dago ados Arrasateko PSE-EE: "Bosgarren edukiontziaren edo atez atekoaren bidez jaso, hondakin kantitate bera jasoko da. Kontua da edukiontzia merkeagoa, erosoagoa eta garbiagoa dela", uste du Gartziak.

EAJ, Bilduri "oxigenoa" ematen

Era berean, Gartzia "desengainatuta" dago EAJren jarrerarekin: "Bilduri oxigenoa ematen ari dira herritarren aurka joan arren. Babes hori ulertezina da, atzean estrategia maltzur bat ez badago behintzat. Bildu egiten ari den kudeaketa negargarriak ondorioak izango ditu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak