Kurtzetxikin lehen sektoreari bultzada emateko lanak egingo dituzte zapatuan auzolanean. Hiru lan egingo dira nagusiki: zuhaitzak babestu, itxituretan animaliendako pasoak zabaldu eta bide zaharrak txukundu. Bagara eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dute, eta azaroaren 29ra arte –egubakoitza– eman daiteke izena, 'gureztatu@bagara.net' helbide elektronikoan eta 943 79 68 48 telefono zenbakian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.