Zakarrontzi selektibo gehiago jarri dituzte Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko azaroaren 12a

Kaleko hondakinak gaika biltzeko zakarrontzi gehiago jarri dituzte Arrasaten. Lehenak Gorostiza, Kurtzetxiki, Biteri eta Zaldibarren jarri zituzten. Zakarrontzi horiek herri osoan zehar zabaltzea da Udalaren asmoa; azkenak Arizmendiko Olarte gunean jarri dituzte, ikastolaren atarian. Ontziak, papera, errefusa eta organikoa botatzeko lau zakarrontzi jarri dituzte. Udalaren asmoa da zaborrontzi zaharrak konpondu eta margotzea. Hala, 1.000 zakarrontzi berrerabiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak