Arrasateko Udalatx bizirik taldeak hormairudia egin du Uribarri etorbidean. Honakoa adierazi dute: "Barne-meategien eragin oso kaltegarriez ohartarazteko egin dugu murala. Arsenikoa bezalako sustantzia toxikoak zabaldu ahal ditu lurzoruan, uretan eta atmosferan. Elorrio eta Arrasateko udalei eskatzen diegu, uren jarraipena egin dezatela, kutsatzaile diren sustantzia kimiko, fisiko eta biologikoak neurtuz eta ingurumen inpaktua kontrolatuz", adierazi dute ohar bidez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.