Monterron parkearen behealdean, Kondekuan, daude ikusgai domekan ibaitik ateratakoak: eguen edo egubakoitzera arte egongo da bertan. Gero, burdina, egurra eta ahal den material guztia birziklatzera eramango dute Garbigunera, eta gainerakoa zabortegira bideratuko da. Arrasateko Udalaren arabera, hori da 12 pertsonen artean bi ordu eta erdian ateratakoa: "Atera kontuak", diote arduradunek.