Arrasateko Zero Zabor taldeak parodia egin du Herriko Plazan

Imanol Beloki Unamuno 2013ko irailaren 20a

Arrasateko Zero Zabor taldeak parodia egin du gaur, egubakoitza 18:30ean Arrasateko Herriko Plazan. Parodia musikaz girotuta egon da eta jende dezente hurbildu da bertara.

Hondakinak kudeatzeko sistema ezberdinak ipini dituzte. Orain arteko sistema eta errauskailua; gaikako sailkatzea eta zintzilikarioa bestetik. Plaza bi zatitan banatuta egon da. Alde batetik, musika tristea eta bestetik, gaikako sailkatzea irudikatzen zuena, musika alaiagoaz. Errauskailuaren azpian, esku-oheen barruan, minbizi ezberdinak dituzten pertsonen ere parodia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak