Stop Atez Ate plataformaren ustez, Hondakinen Mahaiak Arrasaterendako bilketa sistemarik egokiena zein den eztabaidatzeko balio beharko luke baina "atez atekoaren doktrina" ezarri dela diote, "sistemarik zikinena, deserosoena eta garestiena denean".
"Ekonomikoki jasanezina"
Atez ateko sistema "ekonomikoki jasanezina" izango dela adierazi du plataformak: "Udalaren diru-kutxa agortuko du. Diru publikoaren xahutzea izango da atez atekoa, ez daukagun diru publikoaren xahutzea". Bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egiten du Stop Atez Ate plataformak.